Euskara indoeuroparaurreko hizkuntza isolatua da. Hitz egiten den eremua askoz estutu zen erromanizazioaren ondorioz. “Euskal Herria” izena lurralde desberdinentzat erabil daiteke: Ipar Euskal Herria Lapurdik, Nafarroa beherak eta Zuberoak osatzen dute. Hego Euskal Herria, alde batetik Nafarroak, bestalde, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba barne hartzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoak osatzen dute.

Nafarroko hegoaldean, Araban, eta Bizkaiko mendebaldean gaur egun neurri handi batean gaztelaniaz hitz egiten da. Baina geratzen den eremu euskaldunean ere, euskaldunen emigrazioak eta erdaldunen inmigrazioak hirien eta eremu industrializatuen erromanizatzea indartu zuten. Francoren erregimenaren amaiera arte Espainian, eta oraindik ere Frantzian, euskara diglosia egoera batean zen edo jarraitzen du, euskara gaztelaniaren eta frantsesaren menpean izanik. Konstelazio honek eragiten dio hizkuntzari, urraska erromanerara hurbiltzen baita. 1980ko urteetatik aurrera, estandarizazioak, euskararen aldeko politika batekin batera, euskararen garapena ahalbidetu du. Belaunaldi berriaren gehiengoa eredu euskaldunean edo elebidunean ikasten ari da, eta honen ondorioz, euskaldunen kopurua hazten da, euskara lehen hizkuntza bezala ez duten hiztunak bereganatuz.

Hala ere, estandarizazioak ez du estandar bakar bat sortu, euskalkien taldea hizkuntza plurizentriko bat bihurtu duelako. Gipuzkera, Euskal Autonomia Erkidegoko estandarrean nagusi da, iparraldeko estandarrean, ordea, nafarro-lapurtera oso nabarmena izaten jarraitzen du. (Hego) Nafarroa bi esparru hauen arteko trantsizio eremua da. Euskararen deskribapenak egoera soziolinguistikoa kontuan hartu behar du, hiztunen bizitza egoerak hizkuntza nolabait moldatzen baitu. Azkenean euskararen normalizazioan paper garrantzitsua betetzen duen kazetaritzaren hizkuntzari buruz hitz egingo dut.